Berdintasun aholkularitza

 

Ereinn-en diagnostikoak eta berdintasun planak egiten ditugu erakundeak hobetu eta eraldatzeko helburuarekin.

Informazioa eskatu

Gure konpromezua: aukera berdintasuna

Berdintasun planen diagnostikoa eta ezarpena

Emakumeak lan-merkatuara sartu izana inflexio-puntua izan da, bai gizabanako ekonomian baita kolektiboan eta familian eta etxeko erantzukizunetan ere. Gertakari horrek, gaur egun, erantzukizun falta eta lan bikoitza duen arazo baten aurrean egotea eragin du. Horrenbestez, emakumeek osasun pertsonal eta lanbide kaskarragoa dute.

EREINN-etik, egin beharreko bidea ezagutzen dugu eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu bidaia ahalik eta motzena izan dadin. Berdintasuna ez da egitate zehatza, erakunde bakoitzak bere prozesuetan sartu beharko lukeen zeharkako eskubidea da.

berdintasun aholkularitza bilbo

Gure zerbitzuak

U

BERDINTASUN diagnostikoa

Erakundearen egoerari buruzko azterketa kuantitatibo eta kualitatiboan datza, emakumezkoen eta gizonen arteko aukera-berdintasunei buruz.
Gehiago jakin
Erakundearen antolaketa egitura eta bertan lan egiten duten pertsonen egoerari buruzko informazioa ematen du. Prozesu guztietan parte hartzeak sexuaren araberako desberdintasun edo diskriminazio posibleak hautematen ditu eta, batez ere, Berdintasun Plana ezartzen laguntzen du.

Berdintasun plana

4 urteko ekintza plana da, eta hurrengo esparruetan neurriak zehazten ditu: hautaketa, prestakuntza, sustapena, ordainsariak, kontziliazioa, komunikazioa, laneko osasuna, etab.
Gehiago jakin
Ezarritako ekintzak enpresaren antolakuntzan ezarriko dira, egitarau baten arabera, horien ebaluazioa eta jarraipena egitea ahalbidetuz.

Proiektu honetarako ezinbestekoa da Berdintasun Batzordea eratzea, erakundean planaren garapen egokia bermatuko duena.

Berdintasunerako formakuntza

Arlo honetan aurrera egin ahal izateko, berdintasuneko prestakuntza eta sentsibilizazioa oso garrantzitsua da, oraindik, kulturalki eta sozialki badira aldatu behar diren ohiturak.
Gehiago jakin
Horretarako, npresa bakoitzari formakuntza pertsonalizatua eskaintzen diogu, beraien beharretara egokituta.
Ikastaro batzuk:

  • Komunikazio ez sexista (hizkuntza eta irudiak)
  • Berdintasun kontzientzia
  • Erantzukidetasuna eta bateratze arduratsua
  • Ahalduntzea
  • Laneko osasuna genero ikuspegitik
  • Genero indarkeria

Sexu-jazarpen eta diskriminazioen aurkako protokoloa

Sexu-jazarpenaren aurkako protokoloa, jarraibide orokor gisa erabiltzen da egoera jakin batzuetan erabakiak hartzerako orduan.
Gehiago jakin
Enpresa orok derrigorrezkoa du sexu arrazoiengatik sexu-jazarpen eta bereizkeriaren aurkako protokoloa izatea. Aipatutako betebeharra Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legean, ondorengo aldaketetan eta haren ondorengo garapenean jasotzen da. Halaber, betebehar hori Langileen Estatutuen Legearen 4.2.c, 4.3.e, 17.1 eta 54.2.g artikuluetan jasotzen da.

Hastapenak

Mugimendu feministaren hasiera

Frantziako Iraultzaren garaian sortu ziren emakumeen mugimenduak izan ziren berdintasunerako eskubidea finkatzera zuzendutako eskakizun aitzindariak, emakumeen eta gizonen artean zeuden desberdintasun sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalak ezabatu nahian.

Geroago New Yorken, Emakumeen Egoeraren Batzordeak “gizonezkoen” erreferentziak kentzeko beharra defendatu zuten, gizateriaren aldeko jarrera gisa, hizkuntza berri eta inklusiboagoa sartzea lortu zuena.