Kudeaketa linguistikoaren aholkularitza

Kudeaketa linguistikoan kalitate ziurtagira - Bikain

 

Aholkularitza linguistikoa, enpresan hizkuntza beharrak aztertzean eta beraren hizkuntza prozesua optimizatzeko egin beharreko ekintzak finkatzen dituen plana da.

Informazioa eskatu

Bikain ziurtagiria

Euskararen erabilera enpresetan

BIKAIN Eusko Jaurlaritzak emandako ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da, erakunde batek euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ziurtatzen duena.

BIKAIN ziurtagiria lortzeko beharrezkoa da ebaluazio prozesu bat gainditzea. Aipatutako ebaluazioan ezarritako neurketa unitatea Erreferentzia Marko Estandarra da (aurrerantzean EME), jarraian zehazten diren ardatzak eta mailak erabilita.

bikain ziurtagiria

Lan arloak

Hizkuntzaren zainketa erakundearen irudian

Zer sartzen da?
  • Errotulazioa eta ikusentzunezkoak
  • Marketina, publizitatea eta jendaurreko ekitaldiak
  • Ingurune digitala

    Bezeroekiko eta herritarrekiko harremanak

    Zer sartzen da?
    • Bezeroekiko (persona fisikoak) eta herritarrekiko harreman idatzirako zerbitzua eman, baita produktuak eskaintzeko orduan ere.
    • Bezeroekiko (persona fisikoak) eta herritarrekiko ahozko harreman zerbitzua, baita produktua eskaintzeko orduan ere.

      Barne-komunikazioa eta lan-tresnak

      Zer sartzen da?
      • Lanari lotutako hizkuntza-paisaia
      • Idatzizko komunikazio bertikala eta horizontala
      • Ahozko komunikazio bertikala eta horizontala
      • Baliabide informatikoak

        Pertsonen kudeaketa

        Zer sartzen da?
        • Pertsonen kudeaketa
        • Laneko prestakuntza

          Kanpo-harremanak

          Zer sartzen da?
          • Administrazioa
          • Erakunde pribatuak: bezeroak (persona juridikoak), finantza-entitateak, produktu- eta zerbitzu-hornitzaileak, etab.
          • Bestelako harremanak: aliatuak, taldeko enpresak, erakunde kolaboratzaileak, etab.

            Kudeaketa sistema

            Zer sartzen da?
            • Estrategia: hizkuntzen kudeaketa kudeaketa-sistema orokorrean integratzea
            • Bezeroak edo herritarrak eta produktuak edo zerbitzuak: hizkuntzen kudeaketa bezeroekiko eta herritarrekiko harremanen kudeaketan eta produktuen edo zerbitzuen garapenaren kudeaketan integratzea.
            • Pertsonak: Hizkuntzen kudeaketa langileen kudeaketan integratzea.

            Laguntzen zaitugu/span>

            Lortu zure BIKAIN ziurtagiria

            Hizkuntzaren egokitasuna eta ebaluazio prozesua ezagutzea oinarrizko zutabeak dira ziurtagiria arrakastaz lortzeko. Horregatik, EREINN-en esperientziarekin batera, erakundeei ziurtagiria lortzeko prozesuan laguntzen diegu.