EREINN, 2026ko Txemi Cantera Nazioarteko Sarietan

EREINN, presente en los Premios Internacionales Txemi Cantera 2026

EREINN, 2026ko Txemi Cantera Nazioarteko Sarietan

Azaroaren 24an, Esther Eguzkiagirre EREINNeko zuzendaria Gizarte Ekonomiako Txemi Cantera Nazioarteko Sarien XXXVI. edizioan izan zen. ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen eta Enpresa Partaidetuen Elkarteak) antolatutako ekitaldia Bilboko Carlton Hotelean egin zen.

Topaketak erakundeetako, enpresetako eta gizarte-ekonomiaren arloko ordezkariak bildu zituen. Bertan izan zen, besteak beste, Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko foru-diputatua eta ahaldun nagusiordea.

Gizarte-ekonomiarekiko konpromisoaren aitortza

1991tik, Txemi Cantera Sariek pertsona, enpresa eta erakundeek garapen ekonomikoari eta gizarte-eraldaketari egiten dioten ekarpena aitortzen dute, enpresa-eredu parte-hartzaile, arduratsu eta jasangarrien bidez.

Aurtengo edizioan, honako hauek izan dira sarituak:

  • TUSGSAL: Bartzelonako metropoli-eremuan garraio publikoaren arloan diharduen lan-sozietatea, langileek enpresa-ereduan duten parte-hartzeagatik nabarmentzen dena.

  • Carmen Marcuello: Zaragozako Unibertsitateko katedraduna, gizarte-ekonomiaren arloan egindako ibilbide akademiko eta ikertzaileagatik saritua.

  • Ingumak Indie Games SLL (ALKIMO): esperientzia interaktiboen garapenean espezializatutako Gipuzkoako enpresa teknologikoa, Gizarte Ekonomiako II. Cantera Saria jaso duena.

Pertsonak erakundeen erdigunean

Gizarte-ekonomia enpresa-jarduera ulertzeko modu bat da, lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa parte-hartzearekin, ekitatearekin, inklusioarekin eta gizarte-erantzukizunarekin uztartzen dituena.

EREINNen printzipio horiek partekatzen ditugu, eta erakundeei laguntzen diegu berdintasuna eta jasangarritasuna beren kudeaketaren elementu estrategiko gisa txertatzen.

Horrelako topaketetan parte hartzeak esperientziak ezagutzeko, ikuspegiak partekatzeko eta enpresa-sare bidezkoago, inklusiboago eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa sendotzen jarraitzeko aukera ematen digu.

Zorionak saritutako pertsona eta enpresei, baita ASLEri ere, gizarte-ekonomia sustatzeko egiten duen lanagatik.

Scroll to Top
Logo Ereinn
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.