Emakunderen diru-laguntza proiektu honen helburua da aholkularitza homologatuaren bidez laguntza tekniko bat kontratatzea, 2024. urtean emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta enpresa edo erakunde pribatuetan berdintasunerako planak egiteko.
Hori dela eta, diru-laguntza honen helburua da enpresei laguntzea diagnostikoak eta berdintasun-planak egiten eta langileak sentsibilizatzen, erakundeetan inklusioa eta aukera-berdintasuna bultzatzeko ekintzak eta baldintzak sustatzeko.
Berdintasun Plana egiteko, irizpide hauek hartu dira kontuan:
- Ezarritako neurriek erantzukideak eta bi noranzkokoak izan behar dute.
- Realizar un diagnóstico para conocer la situación de la plantilla de la empresa (necesidades, prioridades, limitaciones).
- Aurretik egindako lana aintzatestea eta balioestea.
- Irtenbide errealistak bilatzea, erakundean benetako eragina duten ekintza zuzentzaile edo berritzaileei lekua utziz.
- Trabajar de forma participativa para mejorar la implicación de todas las partes (dirección, representación sindical, plantilla).
Nork eska dezake diru-laguntza?
Emakundek homologatutako AHOLKULARITZA-ENPRESA bat kontratatzen duen edozein erakunde (edozein sektoretakoa), EAEko lantokietan Diagnostiko bat eta Berdintasun Plan bat egiteko, plantillan 10 eta 150 pertsona bitartean badituzte (erregimen orokorrean eta kooperatibistak).
Gainera, gutxienez 10 langile dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeek eskatu ahal izango dute, baldin eta berdintasun-planak ezarrita badituzte eta plan hori egokitzeko betebeharra badute.
Zein da diru-laguntza eskatzeko epea?
Eskaera tramitazio elektronikoaren bidez egiteko epea 2023ko abenduaren 23tik 2024ko otsailaren 16ra bitartekoa da.
Zer aurkeztu behar da laguntza eskatzeko?
Tramitazio elektronikoaren bidez egiten da. Ereinn-etik, eskaera egiteko beharrezkoak diren dokumentuak (Memoriak) egiten ditugu erakundearekin batera
Agiri horiez gain, erakundeak honako hauek ere aurkeztu beharko ditu:
- RLC y RNT
- Erakundearen estatutuak eta eraketa-agiria.
Zer aholkularitza-enpresa kontrata daiteke?
EMAKUNDEk homologatutako aholkulariak. Aholkularitza-enpresa batekin eskaera egin ondoren, proiektua amaitu arte erabili behar da.
Laguntza eskatu aurretik aholkularitza-enpresarekin sinatu behar da kontratua?
Ez, baina laguntza emanez gero sinatzeko konpromisoa hartzen da.
Noiz ebazten dira eskaerak?
2024ko abendua baino lehen.
Nork jasotzen du diru-laguntza?
Erakunde eskatzailea. Enpresak aholkularia kontratatu eta ordaintzen du.
Noiz jasotzen da diru-laguntza?
Ordainketa bi unetan egiten da.
- % 70 ebazpena ematen den unean.
- % 30 lan amaitua aurkeztu ondoren (memoria + Diagnostikoa + Plana + Txantiloi prestakuntza + Aholkularitzari ordaindu izanaren egiaztagiria).
Eskaera guztiak emango al dira?
Ez, Balorazio Batzordeak ondoen baloratu dituen proiektuak lagunduko dira diruz, emandako irizpideen arabera, puntuazioaren arabera kreditua amaitu arte (gutxienez 50 puntu).
Aholkularitzaren fakturaren% 100 diruz laguntzen da?
Ez, %50erainoko diru-laguntza emango da (BEZik gabe), gehienez ere 12.000 eurokoa.



