EREINN Caritas Bizkaiaren 70. urteurreneko ekitaldian izan da

EREINN acompaña a Cáritas Bizkaia en su 70.º aniversario

EREINN Caritas Bizkaiaren 70. urteurreneko ekitaldian izan da

Aste honetan, EREINNeko kideok Caritas Bizkaiaren 70. urteurreneko ospakizunean izan gara, Bilboko Euskalduna Jauregian. Topaketak aukera eman du erakundeak pobrezia, zaurgarritasun eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei laguntzen egindako ibilbidea aitortzeko.

Etorkizunera begira, elkarrekin

«Etorkizunera begira» lelopean, ospakizunak 1.200 pertsona baino gehiago bildu zituen, eta ibilbide horretan parte hartu dutenen konpromisoa nabarmendu zuen. Era berean, pertsona guztien eskubideak eta aukerak bermatuko dituen gizarte baten alde lanean jarraitzeko beharra gogorarazi zuen.

Etxebizitza duina eskuratzea, kalitatezko enplegua eta gizarteratzea izan ziren landutako gaietako batzuk. Erronka horiei erantzuteko, erakunde publikoen, gizarte-erakundeen, enpresen eta herritarren inplikazioa eta elkarlana behar dira.

Erakundeen zeregina gizarte-eraldaketan

 EREINNen uste dugu berdintasunak eta gizarte-erantzukizunak erakundeen kudeaketan islatu behar dutela. Lan-ingurune inklusiboak sustatzea, oztopoak identifikatzea eta aukera-berdintasuna bultzatzea gure ingurunea hobetzen laguntzen duten urratsak dira.

Topaketan parte hartzeak erantzukizun horri buruz hausnartzen jarraitzera gonbidatzen gaitu, baita gizartearekiko konpromisoa eguneroko erabakietan txertatzera ere.

Zorionak Caritas Bizkaiari eta elkartasunez betetako 70 urte hauek posible egin dituzten pertsona guztiei.

Scroll to Top
Logo Ereinn
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.